XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II.6.2.3.2. Beste komunztadura batzuk.-

Aditzaren aurretik sujeto eginkizunetan sintagma bi, hiru edo gehiago jartzen direnean, aditza pluralean jarriko da.

Adibidez:

- Gosea, zikina eta atsa dira nagusi hemen

- Artoa txoriek, saguek eta gizonek jaten dute

Baina aditza sujeto zerrenda honen barnean tartekatzen delarik, singularra ere erabili daiteke, sujeto asko izan arren ere.

Adibidez:

- Bere zalekeriak galdu zuen eta bere bururik ezak

- Zure urteak nahi nituzke eta zure ondasunak!

Aditz izen bat baino gehiago sujeto direnean, aditza singularrean jarriko dugu.

Adibidez:

- Aitak irabazten duena gastatu, golferian ibili eta lanean kolperik ere jo ez etxerako hondamendia da.

Eta Axularrek:

- Iainkoak bertze munduan denboraren buruan bere miserikordiaz gaixtoen alderakotzat usatuko duela erraitea, gogoratzea eta uste izaitea da erhokeria, enganamendua 1 Axular, o.c. 399. zka..

Sujetu bi, hiru edo gehiago esaldi disjuntibaren ala, edo batez elkartzen direnean, aditza singularrean nahiz pluralean jarri daiteke.

Adibidez:

- Datorren urterako, zu, neu, edo bera hil daiteke/gaitezke